XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baina aspertuta bazaude?

E?

Aspertuta zaudelako ezin al liteke ilea moztu, e, laztana?

-Zoragarria zara, Antoine!

-Zuek egiten nauzue zoragarri, maitea!

Antoineren iritzia erabakiorra iruditu zitzaion Sagrariori.

-Gainera, ez ahaztu laztana jarraitu zuen azkeneko ile muturra txukuntzen zion bitartean, ilea moztutakoan hazi egiten dela berriro.

-Denbora behar izaten du, noski, maitea, baina beti hazten da eta ile berria sekula ez da lehengoa izaten, askoz ere ederrago izaten da, indartsuago, biziago.

-Zergatik beldurtzen zaituzte horrenbeste guraizeek?

-E?

-Zergatik, laztana?

-Betiko dela uste duzuelako, eta hemen, maitea, ezer ez da betiko izaten.

-Egin kasu Antoineri.

-Eskerrik asko, Antoine.

-Aholku on bat nahi al duzu?

-Eman didazuna baino hobea?

-Desberdina, laztana.

-Ea, esan...

-Honek ez dauka ilearekin zerikusirik.

-Antoinek egiten duena esango dizut, inori ez kontatzekotan.

-Begira, pentsamenturen bat ile artetik sartzen zaidanean, nola sartu zaidan aztertzen dut lehendabizi.

-Nola, nola sartu zaizun? jakinminez Sagrariok.